teatro del oprimido harrobia

2017-2018 PRESTAKUNTZA IKASTAROA: ZAPALDUEN ANTZERKIA

Augusto Boal dramaturgo brasildarrak sortutako antzerki-metodoa eta mugimendua. Zapalduan Antzerkian ikusleak gatazka errealitate baten antzezpena aztertzen du eta eszenan parte hartzen du errealitate hori eraldatuz: ikuslea, ezagueraz eta gogoz, aktore edo “espektaktore” bilakatzen da.
Ikastaro honetan, Birgit Fritz, Ronald Matthijssen eta Sanjoy Gangulyren eskutik, dramaturgian eta artean oinarritutako eta InExActArt lanean kondentsatuta dagoen lan eredua ezagutuko dugu.

Gertatzen zaigunari buruz beste sentsibilitate bat sortzen laguntzen digun elkarrizketa bat da, hizkuntzaren, bizitzaren eta munduaren birkonkista; eta hain zuzen, Zapalduen Antzerkia barneratutako zapalketei buruzko banako zein taldeko istorioen berreraikuntzatzat denfitzen du. Elkarrizketaz eta ez erantzunez egindako antzerki bat da kolektiboaren adimenean sinesten duena, komunitatea bere egoeraren zuzendari gisara ahalduntzen duena.

Eguneroko kontakizunen antzerkia, bizitza osoa afera politikoa baita.

 

  • KURTSOA
ATARIKO MODULUA | 2017KO URRIAK 26 – 28                                                    
  • Zapalduen antzerkiaren jatorria eta metodologia.
  • Trebatzailea: BIRGIT FRITZ
1.MODULUA | 2018KO OTSAILAK 9- 11                                            
  • Foro Antzerkia. Eguneroko gatazken azterketa eta hausnarketa soziala.
  • Trebatzailea: RONALD MATTHJISSEN
2.MODULUA | 2018KO MAIATZAK 11 -13                                                     
  • Errepresentazioak eta Auto-errepresentazioak.
  • Trebatzailea: RONALD MATTHIJSSEN
3. MODULUA | 2018KO UZTAILAK  6 – 8                                                       
  • Teknika introspektiboak eta aurrera begirako bideak (iraunkortasuna).
  • Trebatzailea: BIRGIT FRITZ
 MASTER CLASS 2018KO URRIAK  5 – 7          
  • Lan politikoaren eta artistikoaren baterako sorkuntza (ARTibismoa) hegoalde eta iparraldearen artean.
  • Irakaslea: SANJOY GANGULY (JANA SANSKRITI ZENTROA. India) eta  BIRGIT FRITZ.
 

  • LEKUA: Harrobia, Otxarkoaga, Bilbo (Bizkaia).
  • ORDUTEGIA: Ostirala: 16:00 – 20:00 / Larunbata: 9:00 – 14:00 y 16:00 – 20:00 / Igandea: 9:00 – 13:00.
  • KOMUNITATE ARLOAN LAN EGITEN DUTEN PERTSONEI ZUZENDUA DAGO: arte eszenikoetako ikasle eta irakasleak, heziketa formal eta ez formalean lan egiten duten irakasleak, gizarte zientzia eta humanitate arlokoak, eta gatazkak modu sortzailean konpondu nahi dituzten eta lengoaia artistikoen bidez elkarbizitza-esparruak sortu nahi dituzten pertsonak.
  • MATRIKULA: 150 € modulu bakoitzeko. 100 € (langabetu eta ikasleentzat)
  • MASTER CLASS: 200 € / 150 € (langabetu eta ikasleentzako).
    (prezioek %75eko dirulaguntza aplikatuta dute).
    Plaza mugatuak (gutxienez 8 eta gehienez 20 pertsona).
  • INSCRIPZIOA ETA INFORMAZIOA: Gernika Gogoratuz
    www.gernikagogoratuz.org / info@gernikagogoratuz.org / 946 25 35 58
  • ANTOLAKUNTZA: Gernika Gogoratuz, Gernikako Bakearen Museoa eta Harrobiak bat egin dute
    “Itsasoratze Artibista. Arterapia y artibismoa” ekimenean (Kulturaren Europako Hiriburutzaren urtea, Donostia-San Sebastián 2016 Fundazioa) eta 2017 /2018rako prestakuntza ikastaro bat egitea adostu dute.
|IKASTAROA GAZTELANIAZ IZANGO DA. Praktika Talde bat sortuko da parte-hartzaileen artean, eta modulu batetik besterako tarteetan hileko behin 3 ordubeterako bilduko dira.|

 

          | PROGRAMA IKUSI |                

HARROBIA OTXARKOAGA

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.