ESZENABIDE, proiektu eszenikoen erakusleihoa (2019ko abenduaren 15ean, igandea)

ESZENABIDE – 2019ko abenduaren 15ean, igandea

  • 2019ko abenduaren 15ean, igandea, goizez, egingo da lehenengo edizio hau

ESZENABIDE

proiektu eszenikoen erakusleihoa

Sortzaileak eta publikoak elkartzeko espazio berria:

Ideia berritzailea proposatzen dugu Euskadirako: show-case bat, hain zuzen ere; iritzi eszenikoa duen xede-talde askotariko baten aurrean diseinu-fasean dauden bost proiektu aurkeztuko dira egitasmo horretan, eta kontrasterako talde gisa balioko du, arte eszenikoetako etorkizuneko proiektuak probatzeko eta promozionatzeko helburuz.

Horregatik, zure iritzia jakin nahi dugu, ekoizpen eszenikoa hazten eta hobetzen lagun diezaguzun.

  • Hamar bat minutu iraungo du proiektu bakoitzaren aurkezpenak

    Hamar bat minutu iraungo du proiektu bakoitzaren aurkezpenak eta, ondoren, proiektua aurkezten duen konpainiako kideen eta publikoaren artean iritziak elkartrukatzeko tarte labur bat egongo da.

  • Dinamikoak eta antzeztuak izango dira aurkezpenak

    Erreferentzia eszenikoak ere eskainiko dituzte, publikoari proiektuen planteamendua eta asmo artistikoak erakutsiko dizkiotenak.

IDI BEGI

Tradizioa berriro bisitatzea, ikuspuntu garaikide batetik eta dantza hizkuntzatzat hartuta.

Euskal Herrian IDI-PROBA izenez ezagutzen diren idien demetan inspiratuta, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura irudikatzen dugu, lotura horren fisikotasuna, hierarkia eta plazara eramaten den hizkuntza. Hori guztia, animaliaren begiradaren bitartez.

Vitoria-Gasteiz

www.proyectolarrua.com

LARRUA PROIEKTUA 2015ean sortutako dantza-proiektua da; egitasmo horren asmoa da estiloak, alderdi fisikoak eta diziplinak (Break Dance eta Dantza Garaikidea) batuko dituen hizkuntza propioa sortzea, eta dantza garaikidea publiko guztiengana hurbiltzea, ikuslearen imajinariotik gertu dauden gaiak jorratuz. Nazio eta nazioarte mailako izen handiko konpainietan koreografo eta dantzari-ibilbide luzea egin ondoren, Aritzek eta Jordik beraien esperientzia eta egiteko modua batzea erabaki zuten, proiektu hau sortzeko. 2015. urteaz geroztik, ez-ohiko espazioetarako hainbat lan sortu dute (Larrua, Ozkol, Irmo), bai eta antzokirako formatu ertaineko eta handiko ekoizpenak ere (Baserri, Otsoa). Konpainia Berri Onenaren saria jaso zuen beren lanak Leioako Umore Azokan, eta Max sarietarako hiru hautagaitza. Europa eta Erdialdeko Amerikako hainbat herrialdetan gozatu ahal izan dute beraien lanaz. Beste konpainia batzuekin ere kolaboratu dute, eta haientzako lanak sortu, hala nola Dantzaz eta Anezka.

INERCIA

“Gorputzek, indar baten akzioagatik izan ezean, beraien geldialdi- edo mugimendu-egoerari eusteko duten ezaugarria”. Gizartea mekanizatuta dago. Guztiak du bere momentua eta lekua. Dena dago seinaleztatuta eta aurredefinituta. Guk geure eginkizuna betetzen dugu, eta zuk?

INERCIA egungo zirko-emanaldi bat da; hiru pertsonaiak beren malabarismo-teknikak, objektuak manipulatzeko teknikak, cyr gurpilarenak, bertikalak eta dantza konbinatzen dituzte, ikuskizun osoan zehar plastikotasun geometriko handiz eta modu harmoniatsuan koreografiatuta. Zirkoan abilezia handia eta sektorean ibilbide luzea duen egitura baten babesa duten hiru artistak proposatutako egungo zirko-ikuskizuna da. Eszenatokian bertutetsuak diren hiru antzezle dira, aretora hainbat elementu dakartenak –mugimendua, malabarismoa eta akrobaziak–, elementuok istorio batean integra daitezen, non koreografiak protagonismo handia hartzen duen taularatzean, egitura ezberdinen arteko oreka bilatuz. Euskal agertokietan ohikoak ez diren zirkoko elementuak taularatzen dituzte sorkuntza honetan, cyr gurpila eta contact delakoa, esaterako. Bertikalekin, akro-porteekin eta dantzarekin konbinatzen dira, gainera.

IRREALTASUN AREAGOTUA

Bidaia interaktiboa, teknologiaren bitartez.

Mago izatea da bi anaiaren txikitako ametsa. Haien istorioa beren bizipenen oroitzapenetan zeharreko bidaia da, linterna magikoarekin hasi eta errealitate areagotuarekin amaitzen dena.

Irrealtasun Areagotua magia anplifikatuko antzerki-ikuskizuna da, teknologia berriak eta zaharrak erabiltzen dituena.

Ikuskizun berritzaile eta interaktiboa, ikusleari benetako magia eta fikzio-teknologia bereizteko erronka jarriko diona. Eszenatokian, besaulki-patioan eta, are, beren mugikorretan bizi ahal izango dute ikusleek magiaren esperientzia eta misterioa.

¨Nahikoa aurreratutako edozein teknologia ezin da magiatik bereizi¨.

Arthur C.Clarke.

Harridura da magia-ikuskizunetako emozio nagusia. Harridura teknologikoa magiaren harridurarekin zuzenean eta egunero lehiatzen den garai honetan, antzerkiaren oinarriak, magiaren efektuak eta teknologia bateratzea izango da erronka, teknologia berrien ikusgarritasun bisualak une dramatikoak eklipsa ditzan eta magiaren ezinezkotasun-sentsazioa murritz dezan saihestuz.

Irrealtasun Areagotua ikuslearen irudimen-gaitasuna berreskuratzen eta indartzen saiatuko da.

Vitoria-Gasteiz

www.dramagia.com

Perez jaunak (Señor Pérez) eta David Blancok sortu zuten Dramagia konpainia 2006an, Ingalaterran egindako egonaldiaren ondoren. Magiaren artea eta antzerkiaren magia bateratu nahi du konpainiak. David Blanco nazio zein nazioarte mailan sari ugari jaso dituen ilusionista da. Dramagiaren zuzendari denetik, hainbat ikuskizun protagonizatu eta ekoiztu ditu, hala nola Honestas Mentiras, La Carpa del Misterio, La Famiglia Toronbole eta Mister White diga Alakazam.
Perez jauna (Señor Pérez) mago eta barietate-artista ezaguna da; besteak beste, Ikuskizun Ikusgarrienaren Sari Nazionala jaso zuen Granadan 2016an, eta Lehen Saria Frantzian 2018an, Poesia de Jabon ikuskizunarekin, proiektu honetako lanetako bat dena, hala nola Magialdia, Leon Vive, La Magia eta Edinburgoko Magic Fest jaialdietan eskaini duena.
Eszenografian eta aholkularitzan Tecnaliaren laguntza izango dugu, teknologia berriekin lagunduko digu. Eta Arawake konpainiak teknologia eta efektu magikoak uztartzen lagunduko digu; Kultura Berrikuntzaren Saria jaso zuen konpainia horrek, errealitate areagotuko eszenari egindako ekarpenagatik.
Jon del Campo arduratuko da musikaz; Nafarroako Goi Mailako Musika Konserbatorioko konpositore berria da Del Campo, Gasteiz Varietes, Obispo Espada o la contradicción armónica lanekin eta Baltasar Lobo, La soledad del escultor TVEko dokumentalarekin, besteak beste.

IGEL EURIA

Nik samurtasun beharra nuen, eta tortura jaso nuen. Pertsonak gaixoak baino lehen.

Gaixotasun mentaleko diagnostikoa duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko zorian dago. Flashback modura, bere bizitzara bidaia egingo dugu protagonistaren eskutik, bere gaixotasunaren prozesua, ukatze-istorioa, onarpen-istorioa, beldurrarena, buru-argitasunarena, umorearena, errebeldiarena… ezagutuz.

Barre eta negar egingo dugu berarekin, zuzeneko pasarteak grabatutako beste batzuekin uztartzen dituen joko eszeniko batean, eta PERFORMANCE ARTETIK gertu dagoen antzerki-hizkerarekin. Bidaia emozionala, surrealista batzuetan, antzezlana hasten den unera itzuliko dena amaieran, protagonistaren suizidioaren aurretiazko uneetara.

Bere buruaz beste egingo du edo ez? Ez dugu jakingo hori. Badakigu ez garela bera epaitzeko nor. Bere erabakia da. Gurea hari entzutea da.

Testigantza errealez zipriztinduta dago fikzioa, horietako batzuk zuzenekoak eta grabatutakoak beste batzuk, hausturarik gabeko trama nagusiarekin bat egingo dutenak, kontaketa bakarra osatuz, dibertsitate mentala duten pertsona horientzako baldintza hori aldarrikatuz: pertsonak gaixoak baino lehen.

Donostia

www.adosteatroa.com/inicio

Ados Teatroa Euskadiko antzerki-konpainiarik erakusgarriena eta ibilbide handienekoa da beharbada. 1994an ekin zion bere ibilbideari, Robinson Crusoeren historian inspiratutako antzezlan txiki batekin. Harrezkero, hogeita hamar bat antzezlan produzitu du Ados Teatroak, tartean geografia zabala –baita nazioartekoa ere– bisitatu duten eta lehen maila nazionaleko artistak izan dituzten formatu handiko hainbat lan. Azkeneko urteotan, antzerki sozialerantz bideratu dute beraien ekoizpenaren zati bat, “Giza Eskubideak eszenara” proiektuaren bitartez; gizarte aurreratuen arazo eta tabuetako batzuk jorratzen ditu proiektu horrek: lanerako eskubidea, zahartze aktiboa, gaixotasun mental larriak dituzten pertsonak…

PARTITUTA BISUALAK

Elkarri eragiteko eta musika iruditik abiatuta konposatzeko hizkuntza baten bilaketa.

Partitura bisualak irudia inprobisatutako musikan integratzeko proiektu baten bizkarrezurra den ardatz gisa sortzen dira.

Irudiek atmosfera bat, bide bat, markatzen dute inprobisazio librera ohitutako musikariengan. Testurak eta ilustrazioak “partituratzat” erabilita, pieza bakoitzaren norabidea eta gaia markatzen ditut, musikariari harekin jarduteari dagokionez erabateko askatasuna emanez.

Partitura horiekin, irudiaren bitartez konposizioaren mekanismo ezberdinak erlazionatu eta aztertuko dituen hizkuntza bat garatzea lortu nahi dut. Horrela, marrazkiaren, kolorearen eta testuren bitartez eraikitzen den sinbologia grafiko batetik abiatuta interpretatzen dira partituretan tratatutako soinu-paisaiak.

Estimulu bisualen bitartez, musika-instintuak aktibatzen dituzte partitura bisualek. Bilbori buruzko partitura honekin, bakarkako grabazioa lantzen, aktoreekin batera testuak lantzen eta ondoriozko soinu-atmosfera aztertzen hasi nahi dut; atmosfera hori partituren hizkuntza deskodetzen, zuzentzen eta zabaltzen joango da.

Bilbao

Ilustratzailea, ikus-entzunezkoen artista eta musikaria.

2012an, The Quest eleberri grafikoa sortu zuen; London School of Arts eskolak Camberwell College of Arts unibertsitateko Master Illustration (Visual Arts) masterrerako aukeratu zuen proiektu hori.

Hainbat komunikabidetan lan egin du ilustratzaile eta ikus-entzunezkoen artista gisa, hala nola BBC3, BBC 4, Keyframe, Sight and Sound, British Film Institute, Underline Magazine (British Council), Cuadernos de Jazz, El Norte de Castilla eta Gran Place aldizkaria.

Animatzaile eta ilustratzaile gisa, Arcades animazioko bideoklipa egin du Troyka (Naim Jazz Records) britainiar taldearentzako.

Ikuskizunen baliabide grafikoak, bisualak eta animazioak egiten ditu (Contra el viento del Norte, Historia (casi) de mi vida, la XIX Edición de los Premios MAX, Zuhainpeko Soinuak, Buñuel- Conversatorio post-mortem, Abre la Puerta, V.E.S. –Me miras, luego existo¬).

Bakarkako hainbat erakusketa jarri ditu Summa Art Fair / Matadero-Madril, Teherango Aun Galeryn, Ankarako Aliye Berger Exhibition Hall eta Bilboko Aritza galerian, besteak beste.

Musikari bezala, inprobisazio libreko hainbat proiektu egin du Jon Frescorekin (Ken Zazpi) batera AMA inprobisazioko duo gisa, nazio zein nazioarteko musikariekin batera. LeTraste, Eh! eta Tenebraeh! Taldeetako piano-jotzailea/teklatu-jotzailea ere bada.

Zuzeneko soinu-bandak eta soinu-atmosferak egin izan ditu Ramon Barearentzat (Blas de Otero-Historia (casi) de mi vida, El Otro es Nosotros –Medicos sin Fronteras GKEak ekoiztutakoa–, Buñuel- Conversatorio post-mortem, Galerna) eta Frenando Bernues eta Carlos Martinentzat, Abre La Puerta lanean. Berak egindakoa da En Busca de la ciudad perdida film luze dokumentalaren soinu-banda.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar